DOT Durangaldeko Agenda

TOPAZIO taldea irabazle eta JJ PRODUKZIOAK bigarren postuan, KINE RALLY bigarren edizio arrakastatsuan

Asteburu honetan ospatu da KINE Rally-ren II. edizioa 13 taldeekin

14681816_661905290650103_9219930012342564788_n-600x365
AMOREBIETA-ETXANO.- Nitya López, Maitane Valencia, Julen Solaun, Jon Carrillo eta Markel Suárezek osatutako TOPAZIO taldeak irabazi du KINE RALLY edizio honetako lehen postuari dagokion 350€tako saria. Kanpaldi batean girotutako laburmetraiak, umorea eta aita-seme batzuen arteko istorio samurra uztartuta, epaimahaikideak hunkitu ditu. Gainera, bizitza errealean ere aita-seme diren protagonisten interpretazio bikaina ere nabarmendu dute.

150€ko sariarekin, bigarren postuan geratu da JJ PRODUKZIOAK taldea «Naturarekin At» laburmetraiarekin, Jabi Jubera, Enric Arteaga eta Garazi Barandiaranek osatua. Teknika eta umoreagatik, eta batez ere aurtengo «Abentura, mendia eta natura» gaia egoki jorratzearren izan dira sarituak.

Epaimahaia hurrengoek osatu dute: Marijo de la Hoz, Marieta Soul espazioan sortzaile; Floren Pagalday, FilmAffinity plataformako kritikari; Hodei Zambrano, bideo ekoizlea eta Julen Jiménez, aktorea. Denek baloratu dute positiboki lanen kalitate eta sormena, eta soilik bi irabazle aukeratu behar izanaren zailtasuna azpimarratu dute. Hargatik, KINE Zineklubak talde parte-hartzaile bakoitzari kutsu irrigarriz eta maitasunez egindako diploma pertsonalizatu bat ematea erabaki du.

13 talde izan dira osotara KINE RALLY bigarren edizio honetara aurkeztu direnak. Talde hauetatik 4 Zornotzakoak izan dira: FRIKISMUM MAXIMUM, KINEKUME, AZKENORDUAN PRODUCTIONS eta iazko aipamen berezia jaso zutenak: LOS SEPIAS. Gainontzeko 9 taldeak euskal lurralde osotik gerturatu dira eta Alacantetik eta hegoaldetik hurbildu direnak ere izan dira gure artean. PALMEROS EN ESTÉREO, ZUZENZINEMA (iazko irabazleak), ALONSO & ANDRADE, ExCATHEDRA, HEXAGONO, TÚNEL eta TRANSPARENTE FILM.

KINE ZINEKLUBA elkarteak zinez eskertu nahi die taldeei asteburu bizi honetan egindako lan handia, hauetako batzuek «zoramen» gisa definitu dutena. Hirugarren edizioa hau bezain arrakastatsua edo are gehiago izan dadin baino ez dugu espero.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.