DOT Durangaldeko Agenda

Ardi Jaia 2016 ospatuko da Abadiñon eta Atxondon

Irailaren 16tik 18ra hainbat ekitaldi antolatu ditu Gerediaga Elkarteak Ardi Jaia 2016 ospatzeko. Artzai Txakur Txapelketa, Baserri Eguna, Trashumantzia edota ardien eta txakurren jokabidearen ikerketa ere topatuko ditugu hiru egunetako egitarauan.

Aurten Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketaren 50. urteurrena ospatzen da. Irailaren 17an Euskal Herriko Artzai Txakur Txapelketa egingo da Axpen, Anbotoren magalean. Herrialdekako txapelketak amaituta, iazko txapeldunarekin batera, herrialde bakoitzeko bi onenak sailkatu dira. Egun berezia izango da: aurreko edizioetako txapeldunek parte hartuko dute ekitaldian, Gerediaga Elkarteak emango dien oroigarri-oparia jasotzen.

Jaia girotzeko, Durangaldeko Idiazabal gazta ekoizleen azoka egongo da, ardi arraza ezberdinak ezagutzeko erakusketa txikia atonduko da eta gaztetxoenei begira, txapa tailerra eta txirristan ibiltzeko “Latxine” ardi erraldoia ipiniko dute Axpeko plazan. Txapelketarako sarrera 4 eurotan salduko da eta ostean gazta eta ardoa doan dastatzeko aukera izango dute bisitariek.

Baserri Eguna eta Trashumantzia

Txapelketaz aparte, hiru egunetako egitaraua eratu da. Irailaren 16an eta 18an, Baserri Eguna eta Trashumantzia antolatu ditu Abadiñoko Udalak Alluitz Naturarekin batera. Irailaren 16an, ostiralean, Matiena auzoan herriko ekoizleen azoka egongo da eta horrekin batera, ume eta nagusientzat tailerrak. Igandean, berriz, irailaren 18an, Atxartetik Urkiolara trashumantzia ibilbidea egingo dute, nahi duenak parte hartzeko aukerarekin. Eta Urkiolan, familia guztiak parte hartzeko tailerrak izango dira

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime