DOT Durangaldeko Agenda

"Gernika" filma aste honetan Durangon eta Amorebieta-Etxanon ikusgai

2015-06-16-PHOTO-00005362

DURANGALDEA.- Pasadan apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketaren 79. urteurrenean, estreinatu zuten Koldo Serraren Gernika filma Malagako zine jaialdian.Eta asteburuan zinema aretoetara heldu da.

Condor legio alemaniarrak eta Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek 1937ko apirilaren 26an Gernikaren aurka egindako erasoan girotutako drama erromatikoa zuzendu du Koldo Serra zinegile bilbotarrak. Maria Valverde, James D’Arcy eta Jack Davenport dira filmeko aktore nagusiak, eta haiekin batera Alex García, Ingrid García-Jonsson, Barbara Goenaga eta Burn Gorman aritu dira.

Istorioak errepublikarren bulegoko zentsuratzaile Teresaren eta Henry kazetari amerikarraren arteko harremana izango du ardatz, erasoaren aurreko eta osteko Gernikan girotutako maitasun istorioa.

Pecado Films ekoizpen etxeak, Sayaka Producciones, Travis Producciones eta filmerako osatu zuten Interes Ekonomikoko Elkartzearekin batera, ekoitzi du filma, eta errodajea 2015eko maiatzaren 4tik uztailaren 11ra luzatu zen. Besteak beste, Bilbon, Lekeition, Artziniegan (Araba), Gernikan bertan, eta baita Zaragazoako utzitako bi herritan ere izan ziren grabatzen, eta filma euskaraz eta ingelesez errodatu dute. Urteko euskal ekoizpen handiena izan zen iaz, sei milioi euroko aurrekontuduna, eta egun Sony Pictures etxea ari da filmaren banaketa lanetan.

 

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime