Aurten Durangon Folk Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 18. edizioa ospatuko da Santa Ana Plazan, euria balitz Andra Mariko elizpera pasatuko da.
Durangoko Kriskitin Dantza Taldeak antolaturiko jaialdian Mazedoniako Orce Nikolov taldea izango da protagonista. Talde hau Skopje-ko herri dantza eta kantu taldea da , 1945ean sortua da. Helburua du Mazedoniako herri dantzak, kantuak, musika eta janzkera berezia zaintzea eta ezagutaraztea.Talde honetan bilduak ditugu Mazedoniako herri-tradizioen edertasuna, koreografiak eta musikari-dantzarien iaiotasuna. Herri tradizioko kulturaren zaintzaile dugu talde hau. ORCE NIKOLOV batzak biziki hartu du parte hainbat jaialdi eta ikuskizunetan Mazedonian. Nazioartean ere izena du bere historian erakustaldi asko eta asko eskaini baititu han-hemenka zenbait naziotan. 26 Gizonezkok eta 16 emakumek hartuko dute parte Durangon.