DOT Durangaldeko Agenda

Arriolako XXVII. Jazz & Blues Jaialdia asteburu honetan

1-1-petti-768x768

ELORRIO.- Asteburu honetan hasten da XXVII. Jazz & Blues Jaialdia Elorrion. 1990. urtean jaioa harrez geroztik, ia 150 taldek parte hartu izan dute. Aurtengo edizioa azaroaren 10etik 20ra burutuko da.
Aurtengo irizpideak, ohi den bezala, jazz eta bluesaren arteko oreka zein Euskal Herriko eta kanpoko taldeen arteko oreka mantentzera jotzen du.

Atzo hasiko zen jaialdia  “Petti & Etxeko Uzta” taldearekin, bere musika folk Blues eta folk-rock gisa sailkatu ohi dute. Mark Lanegan, Tom Waits eta Mikel Laboarekin ere alderatu izan dute.
Gaur “Juan Diego Trio”-ren txanda izango da, Bilboko tronpeta jotzaile euskaldun hau beti saiatzen da lurralde berriak, bestelakoak, pertsonalak, bilatzen, eta jazza berau inguratzen duen mundura zabaltzen.
Larunbatean “The Allnigthers” blues taldeak joko du, 22,30ean.Zuzeneko emanaldietan indar handiko taldea denez maila handiko musikariekin partekatu izan ditu agertokiak, estilo desberdineko hamaika musikarirekin.
Hurrengo astean “Muchachos Afrobeat Band” helduko da Elorriorain, azaroaren 17an 21,30ean Ethiojazz, cumbia edo afrobeat tradizionaleko soinuekin. Azaroaren 18an, 22,30ean “The Machetazo” jazz taldeak joko du. Haien musika jazz eta rockaren artean kokatzen da, beraien bi eragin nagusia. Eta azaroaren 19an Boney Fields Estatu Batuko trompeta jotzailearen txanda izango da. Bere historia gazte zelarik hasten da non 70.hamarkadan,Chicagon, bere jaioterrian, Buddy Guy, Albert King edo Junior Wells tamainako artistak blues klubetara ikustera joaten zenean.

“Jazz & Blues” Jaialdia azaroaren 20an bukatuko da 20,30ean Bergarako Azkaiter Pelox musikariarekin. Portalekua taberna joko du Ingalaterra, Katalunia, Eskozia eta Irlandan zehar biran ibili den musikaria.
Antolatzaileen esanetan “jendeak sentsibilitatean sakontzen duen edo sentsazioak pizten dituen estiloaz gozatzea gure helburuetariko bat eta jaialdia antolatzen jarraitzeko pizgarria da”.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime