DOT Durangaldeko Agenda

"Igelak" filmaren estreinua da Durangaldean ere

Abenduaren 2an, 19,30ko emanaldian filmaren lan taldeak aurkeztuko du

igelak-estreinaldia-zinea-eus-370x215

DURANGALDEA.- Asteburu honetan «Igelak» filma ikusgai izango da bain Durangon, Elorrion eta Amorebieta-Etxanon. Honetaz gain Durangon abenduaren 2an, 19,30ko emanaldian filmaren aktoreak egongo dira bertan filmaren aurkezpena egiteko. Bestalde Durangoko emanaldi guztietan 2 euroko deskontua izango du filmaren proiekzioa.

Patxo Telleriak zuzendutako eta pasadan 64. Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan estreinatutako filma da hau. Gorka Otxoa, Miren Gaztañaga, Josean Bengoetxea eta Gurutze Beitia aktoreek, besteak beste, hartu dute parte drama eta komedia uztartzen dituen musikaz jantzitako filmean.

Irailaren 20an, Donostia Zinemaldiko Euskal Zinemaren Galan, Ramón Bareari egindako omenaldiaren ostean, estreinatu zen Patxo Telleriaren Igelak. Igelaren eta eskorpioiaren alegian oinarritutako lana da, eta Pello banku bateko langilea du protagonista. Atxilotu egingo dute finantza-iruzurra leporatuta, baina ihes egitea lortuko du, eta etxegabetzeen aurka borrokan ari den pertsona talde batekin bizitzen amaituko du.

Telleriak berak idatzi du filmeko gidoia, eta Abra Prod ekoizpen etxeak ekoitzi du. Proiektuak ETBren partaidetza eta Eusko Jaurlaritzaren eta ICAAren laguntza jaso ditu, eta filmatzea zazpi astez luzatu zen iragan urri eta azaroan. Proiektuan Otxoa, Gaztañaga, Bengoetxea eta Beitiaz gain, Mikel Losada, Maria Cruickshank, Iñaki Rikarte, Itziar Ituño, Javier Tolosa, Itziar Atienza eta Ramón Agirre aktoreek ere hartu dute parte.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.