DOT Durangaldeko Agenda

Gorakadak ‘Zuhaitzak landatzen zituen gizona’ aurkeztuko du asteburuan Durangon

San Agustinen estreinatuko da irailaren 18an eta 19an, arratsaldeko 18:00etan

DURANGO.- Gorakada taldeak bere azken lana aurkeztuko du asteburu honetan Durangon. Taldeko kideak diren Alex Diez eta baita Fran Lasuenek “Zuhaitzak landatzen zituen gizona” testuaren gaurkotasuna goraipatu dute. Jean Gionok 1950. urte inguruan idatzi bazuen ere, oraintsu arte nahiko ezkutuan egon baita, Lasuenen berbertan bere sasoirako aurreratuegia zelakoan.

Gaur egun ordea bogan dauden balioak dira idatzian jasotakoak, hala nola, naturarekiko ulermena, pertsonon indar sortzailea eta gauza tipiekiko maitasuna.

Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruekin adiskidetzen. Bat artzaina da, eta gogor egingo du lan bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko. Bestea bere buruaren bila ari den gazte bat da, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako tresna ezin hobeak direla deskubrituko duena. Atzean, Europaren historiako gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsala… Hori dena, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta.

Jose C. Garcia eta Kike Diaz de Radak moldatu dute antzerkirako. Zuzendari lanetan berriz Jose C. Garcia aritu da, Chapitó konpainia portugaldarraren zuzendaria.

Musika espazioa beren berez sortu du Fran Lasuen musikari eibartarrak. Oholtzan, berarekin batera Sandra Fernandez Agirre antzezle eta musikaria, bibolina eta arrabitaren arteko berbaldian, eta Maialen Magunazelaia proiekzioekin jolasten.

Hala, lan zaindu eta samurra lortu dute. Gaztelerazko bertsioa Ciudad Rodrigoko feria ospetsuan estreinatu zen, oso harrera onarekin. Euskarazkoa Durangoko San Agustinen estreinatuko da irailaren 18an eta 19an, arratsaldeko 18:00etan.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.