Asteburuan burutuko da San Agustin kultur gunean
DURANGO.- Asteburu honetan Berbaro Elkarteak “Labur esanda” Durangoko film laburren lehiaketaren bigarren edizioa ospatuko du, San Agustin Kultur Gunean. Iazko edizioan bezala, parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte film labur bat grabatzeko: irailaren 10ean, barikua, 16:00etan, bertan emandako gai bat, objektu bat eta esaldi bat erabili beharko dituzte horretarako. Bideoak entregatu ondoren, irailaren 11n, zapatua, bideoen emanaldia eta sari banaketa egingo dugu 22:00etan.
Emanaldira joan gura dutenek zapatuan bertan 20:00etatik aurrera San Agustinen hartu ahalko dituzte sarrerak, doan. Aurten ere, 500€ banatuko dira sarituen artean: 300 euro talde irabazlearentzat eta 100 euro beste bi talde finalistentzat.
Edonork hartu dezake lehiaketan parte. Horretarako, nahikoa da email bat bidaltzea helbide honetara: laburesanda@berbaro.eus
Iaz egin genuen lehen edizioa Plateruena Kafe Antzokian, eta oso arrakastatsua izan zen. 11 taldek hartu zuten parte, eta hemen daude ikusgai orduan aurkeztutako film laburrak: