DOT Durangaldeko Agenda

‘Natura Bizia’ dokumentala Durangora heldu da

Irudi zoragarriak eskainiko dizkigu dokumental honek

DURANGO.- Asteburu honetan ‘Natura bizia’ dokumentala heltzen da Durangoko zinemara, bertan Iberiar penintsulako iparraldean, momentu ikusgarriak eskainiko dizkiguten bi lurralde aurkituko ditugu, Euskadi eta Nafarroa. Bi eremu hauek, Europako biodibertsitatearen parte handi bat gordetzen dute bere baitan. ‘Natura eta bizia’ dokumentalak irudi zoragarriak eskaintzen dizkigu, teleobjektiboa, timelapse edota dronen bitartez jasotakoak.

Itsaslabar malkartsuak, itsaso amaigabea, magiaz beteriko basoak, kareharrizko mendi altuak… guztiek bizipen ahaztezinak eskainiko dizkigute. Munduko zetazeo handienen artean ibiliko gara igerian, gozatuz ikusiko ditugu hartz arrearen lozorro ondorengo lehen pausoak, gertutik biziko ditugu nola Europako tximeleta ederrenaren metamorfosi bukaera, hala bisoi europarraren eguneko une barnekoienak, hementxe baitauka kontinenteko azken babeslekuetako bat. Eta desertua, leku idorra eta bizitza gabekoa dela iruditu arren, planetako ekosistema aberatsenetako bat dela ikusiko dugu. Kantauri itsasoko ur hotzetatik Pirinioetako mendi tontor babesgabeetara, Natura Bizia da hau, gure ondare naturaleko txoko eta izaki harrigarrienetako batzuk ezagutzeko bidaia zoragarria da.

Lexeia Larrañaga da dokumentalaren zuzendari eta gidoilaria. Zinema eta naturaren munduarekiko duen grinak bere ekoiztetxea sortzera bultzatu zuten, bere dokumentalak egin ahal izateko eta hauengan, bere sormena eta naturarekiko duen ikuspegia islatu ahal izateko. Baina lan taldean, Julio Veiga musikaria, Amador Prieto biologoa edota Alexander Gutierrez, Peio Murua eta Enrike Talledo kamarariak ezezik Asier Bilbao durangarra ere aurkitzen dugu produktore eragile bezala.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime