Euskaltzaleen Topaguneak sei zuzeneko emanaldi antolatu ditu urriaren 21etik abenduaren 2ra bitarte
BERRIZ.- Anarik hasiko du XVIII. Udagoieneko Ostera kultur zirkuitua urriaren 21ean «Epilogoa» ikuskizunarekin Berrizen.
Hurrengo urriaren 21ean 20,00etan hasiko da euskarazko Kultur zirkuituaren edizio berri bat. Euskaltzaleen Topaguneak sei zuzeneko emanaldi antolatu ditu, urriaren 21etik abenduaren 2ra bitarte, Bizkaiko antzoki banatan gozatzeko.
Urrian, azaroan eta abenduan, Osterak euskarazko ekitaldiak antolatu ditu, euskaraz kulturaz gozatzeko aukera bereziak, elkarrekin disfrutatzeko. Aurten aipatutako Anari, Larregi eta “Hesian” taldeko Fran eta Zuriñeren akustikoa, Kepa Junkera eta Sorginaken “Maletak” ikuskizuna, Su Ta Gar taldearen zuzenekoa, Ez dok Hiru eta Miss Karaoke izango dira zirkuitu honetan, antzokiak beraien musika edo antzerkiaz piztuko dituztenak.
Programazioa
- Anariren “Epilogoa” ikuskizuna. Berrizen, urriaren 21ean.
- Larregi + Zuriñe eta Fran “Hesian”. Kontzertu akustikoa. Igorren, azaroaren 10ean.
- Kepa Junkera eta Sorginak. “Maletak” ikuskizuna.Bilboko BBK salan, azaroaren 19an.
- Su Ta Gar taldearen zuzenekoa. Bilboko Kafe Antzokian, azaroaren 23an.
- Ez dok Hiru. Arrigorriagan, azaroaren 24an.
- Miss Karaoke. Leioan, abenduaren 2an.
Obsession (4K UHD + BD)
26,95 € (a partir de 2026-10-17 07:24 GMT +02:00 - Más informaciónProduct prices and availability are accurate as of the date/time indicated and are subject to change. Any price and availability information displayed on [relevant Amazon Site(s), as applicable] at the time of purchase will apply to the purchase of this product.)La Busqueda 1 (Steelbook) (National Treasure) (2004) (Jon Turteltaub) (4K UHD + Blu-ray)
Recuperando el precio ahora.
(a partir de 2026-10-17 07:24 GMT +02:00 - Más informaciónProduct prices and availability are accurate as of the date/time indicated and are subject to change. Any price and availability information displayed on [relevant Amazon Site(s), as applicable] at the time of purchase will apply to the purchase of this product.)