DOT Durangaldeko Agenda

Iurretan sortutako ‘Jantzari’ dokumentala Durangon eta Berrizen ikusgai

Durangon gaur arratsaldean eta Berrizen igandean egongo da ikusgai
Iurretan sortu zen dokumentala. ARGAZKIA: jantzari.eus

DURANGO/BERRIZ.- Asteburu honetan Durangon eta Berrizen ikusteko aukera izango dugu Iurretan grabatutako ‘Jantzari’ dokumentala.

Tradizioa eta parekidetasuna lotzen dituen dokumental hau 2018ko San Migel jaietan sortu zen. Bertan, dantzaren tradizioa inoiz baino biziago zegoela erakutsi zuten neska eta mutilez osatutako talde bat lehenengoz plazara irtenda. Talde hori izango da dokumentalaren protagonista: Iurretako dantza talde nagusia osatzen duten zortzi neska-mutilak.

Bost urtean behin herriko dantza talde denak Urrixena jaialdian batzen dira Iurretan. Ospakizun horretan lehenengoz parte hartuko dute debutatu berriek (talde parekideak) beste belaunaldi batzuetako dantzariekin batera. Entseguak, egun horretako prestaketak, eta plazan bizi duten emozioa izango da dokumentalaren haria. Tarteka, Iurretako behinolako dantzarien testigantzak, ikerlarien iritziak eta beste hainbat lekukotza jasoko dira.

Dokumentalak Genero ekitatearen saria irabazi zuen 2020ko Nazioarteko Cine Invisible jaialdian.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *


El periodo de verificación de reCAPTCHA ha caducado. Por favor, recarga la página.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Disponible para Amazon Prime