Donostiako Zinemaldian parte hartu ostean martxoaren 22an estreinatu zen hiriburuetan

DURANGO/ ZORNOTZA.- Donostiako Zinemaldian parte hartu ostean, martxoaren 22an estreinatu zen Euskal Herriko hiriburuetan eta orain Durangaldera heltzen da ‘Margolaria’ filma. Mikel Urdangarin bakarlari zornotzarraren bidaia du ardatz pelikulak, “bidaia bat erraietara, baina baita bidaia geografiko bat ere, Londresera eta Okinawara, besteak beste”, azaldu du Oier Aranzabal zuzendariak.
Zuzendari zarauztarraren lehenengo filma da hau, eta bertan Urdangarin aitzakitzat hartuz filmak edozein artisten kezkak lantzen ditu, sormen prozesua, porrota, bakardadea edota fama bezalakoak.