DOT Durangaldeko Agenda

ZINEMA

"Igelak" filmaren estreinua da Durangaldean ere

Abenduaren 2an, 19,30ko emanaldian filmaren lan taldeak aurkeztuko du DURANGALDEA.- Asteburu honetan «Igelak» filma ikusgai izango da bain Durangon, Elorrion eta Amorebieta-Etxanon. Honetaz gain Durangon abenduaren 2an, 19,30ko emanaldian filmaren aktoreak egongo dira bertan filmaren aurkezpena egiteko. Bestalde Durangoko emanaldi guztietan 2 euroko deskontua izango du filmaren proiekzioa. Patxo Telleriak zuzendutako eta pasadan 64. Donostia …

"Igelak" filmaren estreinua da Durangaldean ere Leer más »

TOPAZIO taldea irabazle eta JJ PRODUKZIOAK bigarren postuan, KINE RALLY bigarren edizio arrakastatsuan

Asteburu honetan ospatu da KINE Rally-ren II. edizioa 13 taldeekin AMOREBIETA-ETXANO.- Nitya López, Maitane Valencia, Julen Solaun, Jon Carrillo eta Markel Suárezek osatutako TOPAZIO taldeak irabazi du KINE RALLY edizio honetako lehen postuari dagokion 350€tako saria. Kanpaldi batean girotutako laburmetraiak, umorea eta aita-seme batzuen arteko istorio samurra uztartuta, epaimahaikideak hunkitu ditu. Gainera, bizitza errealean ere …

TOPAZIO taldea irabazle eta JJ PRODUKZIOAK bigarren postuan, KINE RALLY bigarren edizio arrakastatsuan Leer más »

"Gernika" filma aste honetan Durangon eta Amorebieta-Etxanon ikusgai

DURANGALDEA.- Pasadan apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketaren 79. urteurrenean, estreinatu zuten Koldo Serraren Gernika filma Malagako zine jaialdian.Eta asteburuan zinema aretoetara heldu da. Condor legio alemaniarrak eta Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek 1937ko apirilaren 26an Gernikaren aurka egindako erasoan girotutako drama erromatikoa zuzendu du Koldo Serra zinegile bilbotarrak. Maria Valverde, James D’Arcy eta Jack Davenport dira filmeko aktore …

"Gernika" filma aste honetan Durangon eta Amorebieta-Etxanon ikusgai Leer más »

"EL RENACIDO", Oscar sariak irabazteko faboritoena

DURANGALDEA.- Otsailaren 28an ospatuko da Oscar sarien emanaldia eta ziur aski asteburu honetan Durangaldean ikus dezakegun pelikula bat emanaldi horren protagonista izango da.Filma hori «El Renacido» da Alejandro González Iñarritu mexikarrak zuzendutako filma eta Oscarrentzako 12 nominazio duena. Momentuz hainbat sari jaso ditu eta oraindik ere jasotzen ari da bai pelikula moduan, zuzendari onenari eta aktore …

"EL RENACIDO", Oscar sariak irabazteko faboritoena Leer más »

SOLITUDES Bakardadearen metafora

Asteburu honetan maskaren keinu-antzezlana ikusteko aukera izango dugu Durangaldean   DURANGALDEA.-Mundu osoan barrena beraren lehenengo lanak, Andrea Doriné izenekoak, izan duen arrakastaren ostean, bat-batean alargun geratzen den agure baten historia dakarkigu KULUNKA konpainia gazteak. Kontakizun xumea izanagatik ere, metaforaz beteta dago, eta giza-harremanen, maitasun-beharraren eta inkomunikazioaren gaineko hausnarketez blai. Kulunka konpainiaren marka bihurtu da antzerki …

SOLITUDES Bakardadearen metafora Leer más »

"Yoko eta lagunak" ikusgai izango da asteburu honetan Zornotzan

ZORNOTZA.- «Yoko eta lagunak» Goya sarietarako hautagaia dugu animaziozko pelikula onenaren saria eramateko hautagaien artean. Juanjo Elordiren zuzendaritzapean eta Edorta Barruetabeñaren gidoiarekin asteburu honetan Zornotzan izango dugu ikusgai. Filmak aire librean jolastearen garrantzia aldarrikatu nahi du. Umeek behar-beharrezkoa dute askatasunarekin -eta segurtasunarekin- jolasteko aukera emango dien ingurune bat, beraien garapen emozional, sozial eta fisikoa bideratzeko. …

"Yoko eta lagunak" ikusgai izango da asteburu honetan Zornotzan Leer más »

"Star Wars" Durangaldera dator

Gaur estreinatu da «Star Wars» serie mitikoaren atal berria. «El retorno del Jedi» filma estreinatu zenetik 30 urte pasatu dira, eta kasu honetan heroi eta maltzurren belaunaldi berri bat dator, eta noski, ez dira faltako zaleen pertsonaia maitatuenak. Hau «Star Wars» sagaren VII. atala da, munduan zehar orain arte 4.500 miloi dolar irabazi dituen sagaren …

"Star Wars" Durangaldera dator Leer más »